Hilaren 24ean egingo dute, Ugaldetxoko auzo lokalean. Guillermo Castaños enologoa izango da ikastaroaren gidaria.
Arraztalo elkarteak, sagardotegi sasoia hastearekin batera, edari horren ekoizpen eta dastaketaren gaineko informazioa eta ezagutza zabaltzeko ikastaroa antolatu du hilaren 24rako. Horren gidari Guillermo Castaños enologoa izango da. Izen ematea doan da.
Ugaldetxoko auzo lokalean egingo dute ikastaroa, 09:00etatik 13:00etara. Arraztalok zehaztu du partaide bakoitzak bere sagardoa eraman dezakeela dastaketa egiteko.
Ikastaroa hilaren 24rako bada ere, izena emateko epea hilaren 20an (asteartea) itxiko dute. Izena emateko bi era daude:
Arraztaloren posta elektronikora idatziz, edo 634 25 46 70 telefono zenbakira deituz.