Oiartzungo Giriziak XXVIII. Mendi Astea antolatu du
Hilaren 15 eta 16an ikus-entzunezkoak ikusteko aukera dago udaletxeko areto nagusian, eta 25eab irteera egingo dute.
- 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Ainhoa Perez de Nanclaresek eta Koldo Zubizarreta oiartzuarrak Mundua bizikletaz, Asia ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute.
- 20:30ean, udaletxeko areto nagusian, 2014ko irteerekin Giriziak egindako bideoa emango dute. Luntxa ere egongo da.
- Oinezkoen autobusa 08:00etan irtengo da Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, Uizikogañara joateko. Handik, Ireber eta Aldatz pasatuko dituzte, lau ordu eta erdi inguruko bidea eginaz.
- BTTak ere 08:00etan irtengo dira ikastolako aparkalekutik. Ibilbidea zehazten ari dira oraindik.
- Oharrak: martxarako izena emateko azken eguna hilaren 21a da. Amazkarren, Garmendi txokolategian eta Giriziaren webgunean eman daiteke izena. Autobusaren eta bazkariaren prezioa 38 eurokoa da.