GI-20 errepidean auto ilarak daude, errepidea itxi egin behar izan dutelako
Bilboko norantzako bideak daude itxita, bi autok eta kamioi batek talka egin dutelako. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, AP-8arekin bat egiten duen puntuan izan da istripua. Pertsona bat auto artean harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.