Hilaren 12an astelehenarekin bukatuko da izen emate epea, eta urtarrilaren 14tik 16ra emango dira eskolak, goizez, Irun Factory-n.
Enpresen komunikazio gaitasuna hobetzeko helburuarekin eta Irun On iniziatibaren barruan, jardunaldiak antolatu ditu Irungo Udalak hilaren 14tik 16ra bitartean, 09:00etatik 14:00etara, Irun Factory sormen lantegian. Enpresei zuzenduta daude, debalde dira eta astelehenera arte
eman daiteke izena.
Hala, hilaren 14ean
Komunikazioa sare sozialen bidez izenpeko jardunaldia emango dute Itziar Elizondok eta Arkaitz Sukunzak. Bigarren jardunaldian
Komunikazioa aztarna uzteko izango du hizpide Enrique Perezek. Eta bukatzeko,
Komunikazio eraginkorra landuko dute parte hartzaileek Arantza Zugastiren eskutik.