Hondarribiko hiru saregile lanean
Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro inbertituko ditu heldu den urtean Hondarribiko saregileek lanerako erabiltzen dituzten azpiegiturak hobetzeko. EAJren eta PSE-EEren artean egon diren negoziaketan landutako gaietako bat izan da eta, Gipuzkoako sozialistek azaldu duenez, herriko PSE-EEren ekimenez onartu da diru partida hori.
Hondarribiko saregileek Arrantzaleen Kofradiaren lokal bat erabiltzen dute lanerako. “Diru partida honen helburua saregileek lan egiten duten azpiegitura egokitu eta ekipamendua hobetzea da”, azaldu dute sozialistek. Eraikina handitzeko proiekturako bideratuko ditu Jaurlaritzak 30.000 euro horiek.