Atzo goizean jokatu zen Antxon Gabonetako IV. Krosa, Kamio tabernaren antolakuntzarkein eta Antxoko hainbat eragile eta talderen babesarekin, horien artean Jai Batzordea. Bertan, eguraldi eskasari aurre eginez, 79 korrikalarik zeharkatu zuten bukaerako helmuga eta onenak Naiara Casi emakumeetan eta Victor Madejon irundarra gizonetan izan ziren. Parte hartzaileen artean maila altuko kirolariak izan ziren, bai gizonetan zein emakumeetan. Ondokoak dira sariak jaso zituztenak, mailaka:
Emakumeen sailkapen nagusia
- Naiara Casi
- Eneida Saldias
- Begoña Julian
Gizonen sailkapen nagusia
- Victor Madejon
- Andoni Saldias
- Aitor Salvador
Emakumeak, Beteranoen Maila
- Inma Cruz
- Ana Cruz
Gizonak, Beteranoen Maila
- Iñigo Tumas
- Alberto Chacon
Pasaiako Lehen seniorrak
- Irati Lorza (emakumeak) eta Jon Sorondo (gizonak)
Pasaiako Lehen beteranoak
- Edurne Jauregi (emakumeak) eta Kerman Gomez (gizonak)
Mozorro oneraren saria
- Zazpitan Bai taldea (Forrest)