Santomas jendetsuan, giroa primerakoa Errenteria-Oreretan
Larunbatarekin egokitu da aurten San Tomas jaia, eta igarri egiten da. Kaleak lepo daude, txistorra eta taloak saltzeko postuetan ilarak amaigabeak dira, eta jaiaz gozatzeko prest jendea badabil han eta hemen. Eguerdian jo du gaina festak, baina arratsean izango da oraindik ere zerrekin gozatu.