Otegui, Fernandez, Legorburu (bere seme Ekairekin) eta Mendoza, atzo
Ereintza elkartearen XXXIII. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa Algortara (Bizkaia) joan da aurten, Oihane Fernandez Mendiak irabazi duelako sariketaren sari nagusia,
Hiru inurritxo elurpean lanarekin. Olatz Mitxelenak jaso du 25 urtetik beherakoentzako saria, eta Iñigo Legorburuk Errenteria-Oreretako ipuin onenarena, Joxan Arbelaitz Saria. Gaztelerazko alorrean Horacio Martin argentinarra izan da onena,
Atrapar un cóndor lanarekin; lehen aldiz estatutik kanpoko irabazlea izan du lehiaketa horrek.
Atzo eman zituzten sariak udaletxean, Ereintzako kide Leyre Otegui eta Naroa Perez, Julen Mendoza alkatea bertan zirela. Epaimahaiko kideak ere ez ziren falta, Juan Gartzia (euskarazko lanena) eta Jose Antonio Perez eta Anton Obeso (gaztelaniazko lanena) kasu. Nabarmendu zuten euskarazko ipuinen atalean 28 lan jaso dituztela, “marka galanta aurreko urteetako kopuruen aldean”, eta jatorri anitza izan dutela horiek.