Karnaba otxotea, Donostian
Karnaba otxoteak kontzertu bat emango du, igande honetan, hilak 22, Donostiako Santa Teresa Komentuan. Kontzertuan ere parte hartuko Donostiako Barroko orkestrak. “Barroko orkestrak Jenkins, Haendel eta J.S Bachen bi biolinentzako egindako kontzertua joko du”, adierazi du otxoteak. Era berean, azken pieza horretan Francisco Herrero eta Maite Aldaregi biolinistak bakarlari gisa arituko dira zehaztu du.
Otxoteak, berriz, abesti sakro eta herrikoiak kantatuko dituela azaldu du, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean.