Bigarren eskuko merkatua, hilaren 28an
Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuak, Hondarribiako Saindua gaztelekuarekin elkarlenean, hainbat objektu biltzen aritu dira egunotan. Horiek bigarren eskuko merkatuan jarriko dituzte salgai, hilaren 28an, eta han bildutako dirua Beningo harrera etxe batean proiektu komunitario bat martxan jartzeko erabiliko dute.
Hori hurrengo larunbatean izango da, 10:30etik 13:30era, Merkatuzarren aurrean dagoen plazan. Era berean, jasotako objektuez gain, ludoteka eta gaztelekuetako haur nahiz gazteek egindako eskulanak ere salduko dituzte. Horrekin ere Gabonetako kontsumismoari irtenbide bat ematea da
Zehazki, Beningo Notre Dame du Refugeko haur eta gazteek gau bateko irteera egiteko lortu nahi dute dirua.
Oraindik ere utz daitezke objektuak (dirua eta janaria izan ezik), horiek Gazte Informazio Bulegora eraman beharko dira.