Trafikoan aldaketak izango dira Gabonetan
Trafiko departamendutik jakinarazi dutenez, hainbat aldaketa izango dira datozen egunetan, Gabonak direla eta. Hala, hilaren 24ean (asteartea) erdigunea itxita egongo da 18:00etatik 20:00etara. Horren arrazoia, Olentzeroaren desfileak izango dira. Horrez gain, hilaren 31ean ere itxita egongo da, 16:00etatik 22:00etara. Kasu horretan, berriz, San Silbestre lasterketarengatik. Azkenik, urtarrilaren 5ean (igandea) Errege Kabalgata dela eta, 22:00ak arte egongo da itxita erdigunea.
Bestalde, Iztieta pasealekuan ibilgailuentzako aparkalekua baimenduko dutela azaldu du: hilaren 24ko 18:00etatik hurrengo eguneko 20:00ak arte, eta hilaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 1eko 20:00ak arte, eta urtarrilaren 6an 07:00etatik 20:00ak arte.
San Marko Gotorlekua, itxita
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hilaren 23tik (astelehena) urtarrilaren 16ra arte (osteguna), biak barne, itxita egongo da San Marko Gotorlekua.