Egileak, eta Txomin Sagarzazu zinegotzia
Jaizkibel Amaharri egitasmoaren berri, eta horren barruan sortu duten izen bereko liburuaren berri eman dute gaur goizean, agerraldian, Hondarribiko udaletxean. Mendiaren balioak babesteko euskarria da, egileek azaldu dutenez, liburua. Eta mendiaren balio anitzak eta patrimonioa bere barruan hartzen dituen lehena, “lehena, bakarra da, eta gainera elkarlanean egindakoa”. Hala, bost ataletan, mendiaren biodibertsitate (lurrekoa eta itsasokoa), geologia, botanika, fauna eta flora alorreko xehetasunak ematen dituzte liburuan, eta historiari eta arkeologiari ere garrantzia ematen diote. Hori guztia, Jose Manuel Cortizo egitasmoaren bultzatzaileetako baten arabera, “mendia babesteko eskaera egiteko” erabili dute.
41 argazkilarik eta bederatzi norbanakok (liburuari oinarri zientifikoa eman diote) osatu dituzte lanaren bost atalak. Enara Marcos egitasmoaren parte hartzaileetako baten eta biologoaren arabera, “Jaizkibelekiko dugun pasioa zabaltzeko” balio dezake lanak, hortaz, liburua esku artean izatea “ohorea” dela esan du Marcosek, “mendia maite dugun adina babesteko eskatzen dugulako”.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko Udaleko Kultura zinegotzia ere izan da agerraldian, eta ” Jaizkibelez gozatzeko liburua” dela
Jaizkibel Amaharri esan du, haren ustez, mendia “ezinbesteko erreferente” delako Hondarribiarentzat eta mendiaren inguruko herrientzat. Adostasunaren bidean egindako liburua dela esan du ere, bi zentzutan: lehenik, Hondarribiko alderdi politiko guztiak ados jarri zirelako liburua egiteko diru laguntza adosteko, eta bestetik, lana egin bitartean, denen ekarpena izan delako kontuan edukian. “Jaizkibelera hurbiltzeko tresna da, artea eta jakinduria uztartu dituena.
Liburua, motz
Jose Manuel Cortizo
Jaizkibel Maharri-ren koordinatzaileetako batek (Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Departamenduko kide da, Jaizkibel Amaharri eta Jaizkibel-Ulia 2016 egitasmoen koordinatzaile izateaz gain), esan du 128 orrialdeko liburua “motz” gelditu zaiela, jardunean aurrea egin ahala pilatu duten informazioa “sekulakoa” izan delako. Hortaz, liburua lan “oso ona” dela iritzi arren, informazio gehigarria
Jazkibel Amaharri-ren webgunean lor daitekeela esan du. Eta esan du mendiaren lurreko eremua Kontserbazio Bereziko Eremu dela, baina ez itsasokoa, “0 kotatik harago doana”, eta Europak itsasoko eremua ere babestea eskatu du. Aldi berean, gogorarazi du mendia Natura 2000 Sarearen barruan dagoela, eta horregatik, kanpoko kaia bezalako egitasmoak mendian egitea “erokeria” dela.
Alta, mendiarekiko atxikimendua izateko, hura ezagutu behar dela nabarmendu du, eta horretarako tresna baliagarria dela liburua. Baina Jaizkibelera joateko ere eskatu die herritarrei bertatik bertara ezagutzeko horren balioak, “betiere errespetuz. Balio handiko guneak, fauna eta flora daude bertan. Zaindu behar ditugu. 50 milioi urteko bidea egin du mendiak gaur egun denera heltzeko”.
Liburua Oarsoaldeko eta Bidasoko liburutegietan dago salgai jada, 18 euroan. Txomin Sagarzazuk esan du Arma Plazako bulegoan ere jarriko dutela salgai.