
Iazko San Tomas azoka
Bihar ospatuko dute Irunen San Tomas Eguna, Urdanibia inguruan batez ere. Honakoa da egitaraua. Denetik dago, goiz-goizetik gauera:
- 08:00. Lehiaketara aurkeztuko diren postuen banaketa egingo dute Urdanibia plazan. Bertan egingo dituzte ekimen guztiak.
- 09:30. Lehiaketara aurkeztu diren postuak zabalduko dituzte.
- 11:00. Txorimaloak taldearen emanaldia.
- 11:30. Ezti dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen eskutik.
- 12:00. Ibarla-Meaka dantza taldearen emanaldia.
- 12:30. Barazkien, animalien eta eztiaren lehiaketen sari banaketa.
- 12:45. Eraiki dantza taldearen saioa.
- 13:15. Musika eskolako ikasleen emanaldia.
- 18:00. Auntxa trikitixa eskolakoen saioa.
- 18:30. Meaka dantza taldearen eta Bidasoko trikitilarien emanaldia.
- 19:30. Kemen dantza taldearen saioa.
- 20:00. Meakako Adixkideak taldeak saioa emango du.
- 21:30. Haitzama taldearen saioa.