Emakumeen kirola omendu dute Kirolaren Galan
Ane Santesteban, Dorleta Eskamendi, Nahia Leonet txirrindularitzan; Esther Estefania eta Baietz Taldeko emakume taldea atletismoan; Hibaikako emakume traineruari arraunean; Miren Zabala, Itziar Olaizola, Eunate Otegi, Aitziber Pousa, Elena Rodriguez, Leire Fernandez, Rebeca Guerra, Miren Erauskin, Aurkene Gil, Irati Larrain, Naroa Murua eta urte askotan emakumeen futboleko entrenatzaile izan den Jose Manuel Llorente futbolean. Horiek izan ziren joan den astean egin zen Kirolaren Galan omendutakoak.
Julen Mendoza alkateak Errenteriako Kirola zoriondu zuen, 2012/2013 denboraldian izandako lorpenengatik. Lanean jarraitzera animatu zituen. Ekitaldi berean parte hartu zuen Unai Unsuain Kirol Patronatuko presidenteak.