
Datorren urte osoko lana bermatuta dute Zamakona ontzioletan
Pasaiako Zamakona ontziolak hiru ontzi egiteko kontratu berria lortu duela jakinarazi du. Hiru ontzi horietatik bi eraikitzen ari dira jada, eta hirugarrena abiatzear dago. Esan dutenez, petrolio plataformetan laguntzeko norvegiar ontziak dira hirurak. Guztira 90 milioi euroko kontratuak dira, datorren urte osorako eta hurrengoaren zati handi baterako lana bermatuko luketenak. Pasaiako ontziolan 80 langilek egiten dute lan.
Kontrato berriak ixtear
Arestian aipatutakoez gain, Zamakonak beste hiru kontratu ixtekotan da. Horretarako negoziazioak nahiko aurreratuta daudela zabaldu da. Kontratua itxiko balute bi ontzi horietatik bik Santurtzin eraikiko lituzkete eta hirugarrena Pasaian. Hala balitz lan karga 2016ra arte bermatuko lukete.
‘Tax Lease’ berriaren ondorio
Joan den astean Zumaiako Balentziga ontziolak sei ontzi berri egingo dituela iragarri zuen. Bai Zamakonak eta bai Balentziagak Europako Batzordeak onartutako finantzaketa sistema berriarekin bat egin dute, uztailera arte indarrean zegoena bertan behera geratu ondoren. Dirudienez, Europako Batasunaren babesa duen finantzaketa sistema berriak erakarri ditu inbertitzaileak.