
Kochen argazki bat, aldundiari utzitakoa
Sigfrido Koch argazkilari donostiar handiak Errenteria-Oreretan egindako argazkien erakusketa irekiko du bihar, hilak 19, Xenpelar Etxeak, ohiko ordutegian: astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era. Mari Paz Elizegi oreretarraren senarra zen Koch eta, hori horrela, Errenteriako Udal Artxiboari dohaintzan eman zion hirian egindako argazkiz osatutako bilduma.
Donostiarraren zuri beltzezko irudiekin batera, Errenteria-Oreretako lehen hiru argazkilari profesionalen eta hiriko beste irudi hartzaile nabarmen batzuen argazkiak ikus daitezke urtarrilaren 9ra arte, Xenpelar Etxean.