Kantu jira eta Hator Hator Kantatzera, datozen egunetan Lezon
Gabonetan aspertzeko aukerarik ez dago Lezon. Izan ere, gisa guztietako kultur ekimenak abian dituztelako bertako elkarte eta eragileek. Horietako bi kantu jira eta Hator Hator Kantatzera ekimenak dira.
Kantu jira hilaren 21ean, San Tomas Egunarekin aterako da, 12:00etan, Aiton Bordatik, herrian barrena euskal kantak abestera joateko. Ondoren, parte hartzaileek txistorra jateko aukera izango dute Aiton Bordan.
Hilaren 24an, berriz, Hator Hator Kantatzera-ren txanda izango da. Euskal Herria plazatik aterako dira abeslariak, 12:00etan, eta ordu erdi beranduago herriko plazan izango dira abeslariak (eguraldi txarrarekin Saldisen).