Iazko azoka
Eguna baino 24 ordu beranduago, baina santomasak indartsu iritsiko dira Lezora igandean. Saldise plazan egingo dute azoka, eta postuez gain, beste hainbat gauza izango dira gozatzeko. Honakoak dira:
- 11:00etan, Munttar Txistulari Taldeak kalejira egingo du. Ordurako Saldise plazan postuak eta bestelakoak zabalik egongo dira: Lezoko 12 baserritako produktuekin postuak, Kilometroak 2014ren postua, Arizkurengo erlezainarena, Larrabetzuko ogia eta pastelak, Landeroko (Errioxa) ogia eta erroskilak, Pasai Donibaneko eztia, Lezoko barazkiak… Txistorra eta taloak jateko aukera egongo da ere.
- 13:00etan, Txorimaloen erakusketa jarriko dute, Lezoko ikasleena.
- Goiz guztian zehar: herri dantzen emanaldia herrian zehar.