Gure Esku Dagok batzarra izango du gaur Errenteria-Oreretan
Erabakitzeko eskubidearen gaineko eztabaidak aurrera jarraitzen du Errenteria-Oreretan, eta horrekin lotuta, gaur, 19:00etatik aurrera, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du, Reina aretoan. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da lelopean.