Gaur arratsaldean ospatuko dute Antxoko Anunciata ikastetxean Gabonetako jaialdia. 16:30etik aurrera, taula gainera igoko dira ikasleak azken asteotan mimoz landu dituzten emanaldiak aurkeztera.
Bihar, berriz, San Tomas ospatuko dute eskolan. Eskolako jolastokian egingo dute festa eta han banatuko dizkiete txistorra ikasleei, 11:00etatik aurrera.
Aurten, izei erraldoi bat eraiki dute Anunciatako ikasleek, kolorez tindatutako plastikozko 2000 botila txikirekin. Lehengo ostiralean piztu zuten zuhaitza, gurasoak bertan zirela.

Berrerabilitako botilekin egin dute ikasleek zuhaitza