2014ko aurrekontuak aztertuko dituzte bihar Irunen
Udal gobernuak 2014rako prestatu dituen udal aurrekontuen proposamenaren gaineko eztabaida saioa egingo dute bihar, 09:30ean, Irungo Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek. Ezohiko osoko bilkura izango da, eta alderdiek egin dituzten zuzenketengatik, luze joko duela espero da. Udal gobernuak 64 milioi euro pasatxoko proposamena egin du. Hori da mahaiaren gainean izango dutena eztabaidarako.