Presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte Gabonetan
Gabonetan ere gogoan izango dituzte euskal presoak, eta hala, hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen egunetan. Hasteko, larunbatean, San Tomas egunean, 12:30ean, argazkia aterako dute Torrekuan. Hilaren 24ean, berriz, Olentzero aterako da, 19:30ean, Xenpelarretik. Azkenik, hilaren 31ean, manifestazioa egingo dute, 18:30ean, Herriko Plazatik aterata. Manifestazioaren leloa Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. izango da.
Urtarrilaren 11ko “olatuari” begira ere, deialdia ere egingo dutela aurreratu dute, baina hori aurrerago izango dela jakinarazi dute.