Europako Batasuneko arrantza arduradunek akordioa lortu dute 2014. urteko kuotei buruz. Gorabehera handiak ekarriko ditu 2014ko arrantza kuotak. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, oro har, berdel, zapo eta legatz gehiago arrantzatu ahal izango dituzte, baina txitxarro gutxiago. Hainbat espezie txikiagoetan (liba, mihi arraina, abadira eta berruenda) ez da aldaketarik izan.
Irakurri erreportajea Berria.info-n.