Lau Haizetarako Olentzero eta Mari Domingi herrira jaisteko prest daude
Hilaren 23ean (astelehena) egingo die harrera Lau Haizetarak Olentzero eta Mari Domingiri. Hasteko, egun horretan bertan, eguerdiko hamabietan ekitaldi sorpresa egingo dute Lau Haizetararen egoitzan. Ondoren, 17:00etan, herriko ermitatik abiatuko da Olentzero eta Mari Domingirekin batera erromeria, eta handik udaletxeko arkupeetara joko dute, giro onean. Era berean, gaztaina erreak ere banatuko dituzte.
Geroz eta haur gehiago hurbiltzen dira Olentzero eta Mari Domingirengana Gabon bezperan, Gabonetako opari edo desioen eskutitza ematera. Iaz, esaterako, 700 haurrek parte hartu zuten.