
Ekitaldiaren bukaerako talde argazkia
Herenegun arratsean egin zen Amaia KZn Irungo 2013ko kirolaren gala. Bertan, emakumeen kategorian, Mirene Etxeberria arku tiratzailea, gizonenean Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria, eta taldeen arloan Bidasoa Atletiko Taldea (BAT) saritu zituzten aurtengo kirolari irundar onenak bezala. Aipamen berezia jaso zuten Bidasoa eskubaloi taldeak, Erroibide Saskibaloi Taldeak, eta Irun Rugby Taldeak.
May Gorostiagak zuzendu zuen ekitaldia, eta besteak beste Ezezagunok antzerki taldeak eta Conccertino Para Organico y Palabro taldeak parte hartu zuten. Ekitaldiaren bukaeran bertan izan ziren kirolariek talde argazkia atera zuten, erakundeetako ordezkariekin batera.