Biharko enkanteak oraingo prezioak baieztatuz gero, argia ia %10 igo daiteke urtarrilean Hegoaldean
Hilabete eta sei egun behar izan ditu Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak bere azken hitza jateko. Azaroaren 11n agindu zuen ez zuela argindarraren prezioan berari dagokion zatia igoko; baietz, gutxienez %2 igoko duela esan zuen atzo. Bi iragarpenen artean, Soriaren beraren porrot pertsonal bat gertatu da, Cristobal Montoro Ogasun ministroak uko egin baitzion argindar tarifaren defizitaren 2.700 milioi aurrekontuen bidez estaltzeari. Estatuko kutxek jartzen ez dutena, hortaz, argindarraren erabiltzaileek pagatuko dute.