'Aulki hutsak' dokumentala proiektatutako dute Fatimako parrokian
Dolua da hurrengo astelehenean, hilak 23, Fatimako parrokian botako duten Aulki hutsak dokumentalaren ildo nagusia. 18:00etan hasiko da. Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak.
Hala, honako galderak erantzuna topatzen saiatuko dira Iñaki Peña mediku, zuzendari eta gidoigileak zuzendutako lanean: “Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo?”.
“Heriotza gertutik bizi eta nozitu izan duen hainbat lagunek parte hartzen du saioan, besteak beste, Julian Etxeberria herritar ezagunak. Doluari buruzko gogoetak, esperientziak, bizipenak eta sentimenduak jasotzen dira bertan”, aurreratu dute antolatzaileek.