Udal ordezkariak eta auzokoak, gaurko bisitan
Jose Antonio Santano Irungo alkateak jakinarazi du urtarrilaren hasierarako bukatuta egongo direla San Migel auzoko adinekoen gizarte zentroko lanak. Orduan hasiko dira bertan beharrezko altzariak eta bestelako azpiegiturak jartzen. Azaroan hasi ziren lanak, 35.700 euroko aurrekontuarekin. Goizean bisitatu ditu bertako lanak alkateak, Cristina Laborda Obretako ordezkariarekin eta Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariarekin batera. San Migeleko auzo elkarteko presidente Maria Barral haiekin izan da bisitaldian.
Udal ordezkariek nabarmendu dute auzoak beharrezkoa zuela gisa horretako azpiegitura, “hemen erreferentzia toki bat izango dute adinekoek, bere etxeetatik hurbil, elkarrekin egoteko”. Alkateak esan du egitasmoa auzo elkartearekin elkarlanean egin dutela.