Lezon, presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte Gabonetan zehar. Ondokoak dira:
- Hilak 20, ostirala: 20:00etan, kartelada herriko plazatik irtenda.
- Hilak 24, asteartea: 10:30ean, herriko, plazan, Olentzerori eskutitzak idazteko aukera izango dute haurrek, horretarako postua jarrita egongo delako. Herriko presoei gutunak idazteko aukera izango da ere: 17:00etan, herriko plazan, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora deia egiteko elkarretaratzea egingo dute, talde argazkia eta norbanakoena ateraz; 18:30ean, San Pedro auzotik, Olentzero aterako da.
- Hilak 27, ostirala: 20:00etan, herriko plazatik, asteroko kartelada.
- Hilak 31, 15:00etan, Tiñelutik edo Altzatetik abiatuta, urte zaharreko koplak baserriz baserri abestuko dituzte.
- Urtarrilak 3 eta 10: 20:00etan, herriko plazatik abiatuta, karteladak.
- Urtarrilak 11, larunbata: Bilbon presoen eskubide eta konponbidearen aldeko egun osoko egitaraua antolatu dute, 17:30eako manifestazioa barne. Dagoeneko autobusen zerrenda jarrita dago Lezon.