Ostegunean izango da abenduko plenoa
Gabonak direla eta, ohi denez, aurreratu egingo dute abenduko plenoa, eta ostegunean izango da, 18:30ean. Oraingoan, bost puntu izango dituzte zinegotziek eztabaidatzeko. Ohiko tramiteak egin ondoren, hirugarren puntuan, otsailaren 28an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutako erdibideko zuzenketa onartzeko adierazpen instituzionala onartzea erabaki beharko dute zinegotziek. Jangelei buruzkoa da.
Bestetik, Urnieta eta Irungo IATeko langileek aurkeztutako mozioa jarriko dute mahai gainean, TUV Rheinland Iberica S. S enpresa kontzesionarioarekin duten lan gatazka dela eta.
Azkenik, galdera eskariei tartea egin aurretik, Ezker Anitzaren beste mozio bat eztabaidatuko dute. Zehazki, Errenteria frackingik gabeko herri izendatzeko biltzen da mozio horretan.