Ohiko udalbatzarra izango da gaur
Gaur urteko azken ohiko plenoa izango da, 19:00etan. Hamahiru puntuko gai zerrenda jarriko dute mahai gainean:
– Aurreko batzarraldiei dagokien akten onarpena.
– Hiri Antolaketako Plangintza Orokorraren hasierako onarpena.
– 2014 urterako zerga ordenantzen behin betiko onarpena.
– Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak bandera espainolari buruz emandako sententziaren berri ematea.
– Euskararen Erabilera Normalizazio Planaren ebaluaketa eta 5. plangintzaldirako (2013-2017) Plana onartzea.
– Euskal Fondoari ekarpena.
– Hirigintzako jarduera prebentiboaren plangintzari buruzko txostena.
– Kontabilitateko eskubideak baliogabetzeko proposamena.
– Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena.
– Cadarso SA enpresarekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa.
– Planeamendu Batzordean kide bat izendatzeko proposamena.
– Beste organoen jardueraren jarraipena.
– Eskari-galderak.