Oarsoaldeko talde errepublikanoak bilera du, bihar, asteazkena
Pikoketa Oarsoaldeko Talde Errepublikanoak batzarrera deitu du biharko, asteazkena, 18:00etan, Merkatuzarren. Hala nola, San Tomas Egunean jarriko duten postuaz hitz egingo dute, baita Garbiñe Biurrunek duela bi aste egin zuen hitzaldiaren eta Abenduaren 6an egindako ekintzen balantzea ere.