Gipuzkoako Gurutze Gorria jostailuak biltzen ari da Hondarribian
Gipuzkoako Gurutze Gorria jostailuak jasotzeko kanpaina egiten ari da hainbat herrietan. Hondarribian hilaren 20a arte jasoko dituzte jostailuak. Gurutze Gorritik azaldu dutenez, “gaur eguneko ezberdintasun ekonomiko eta sozialei buruz herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du helburu, hala nola, baliabide ekonomiko eskasak dituzten familiei jostailuak eskaintzea”.
Aurten, berrikuntza bezala, jostailu berriak hartuko dituzte soilik. “Aurreko urteetan ikusi ahal izan dugu erabilita zeuden jostailuak jasotzeak, haur hauen urrakortasun egoeran areagotu besterik ez duela egiten. Horregatik denak baldintza beretan jolastea da gure helburua”, azaldu dute.
Kanpainarekin lagundu nahi duenak hilaren 20ra arte eraman ditzake jostailuak, 17:00etatik 20:00etara, Molla etorbideko lokalera.