Ficobaren ataria, gauez
Gaur egin du Ficoba Fundazioaren Patronatuak urteko azken bilera. Bertan Ander Sarratea Ficobaren kudeatzaileak jakinarazi du 2013a %10eko salmenten nahi bisitarien igoerarekin bukatuko dute Irungo erakustazokak. Ez hori bakarrik; azokak eta erakusketak %40 hazi dira aurten, 2012ko 12etatik, 17ra igoz. Horrek ekarri du laugarren urtez jarraian Ficobak galerarik ez izatea urteko balantze orokorrean.
Nabarmendu behar da aurten Gipuzkoako Foru Aldundia sartu dela fundazioaren patronatuaren kide bezala, eta modu horretara, gaur parte hartu du lehenengoz horren batzarrean. Hala, 2014rako aurrekontuak ere onartu dituzte gaur: orain arteko jarduerari jarraipena emateko kontuak dira, “eta helburu dute hazten segitzea, hala nola azoka profesionalekin edo erakunde ekitaldiekin”.