Arma Plaza Fundazioak antolatuta, Alde Zaharreko parrokiko kanpaiak berritze aldera dirua biltzeko kontzertua egingo dute ostiralean, hilaren 20an, 20:00etan. Sartzea libre izango da, baina jendeari nahi duena jartzeko aukera emango zaio, parrokiko kanpai multzo osoa zaharberritzeko ahalik eta diru gehien biltzea baita xedea. Organu, metal eta perkusio kontzertua izango da
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizipoza ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 5ean Lezoko Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan. Ohikoa da Lezon Errege Egunaren bezperan pailazo horien ikuskizuna. http://youtu.be/J4CZiDJKZKk