Zortzi garaipen lortu ditu HAEk aulki mugikorreko ligako lehen proban
Zortzi garaipen lortu zituen Hondarribia Arraun Elkarteak larunbatean Bidasoko jaitsieran, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligarako lehen proban. Mutiletan lau aldiz sartu ziren hondarribiarrak aurretik: kadeteen zortzikoan eta bi laukoetan (4+ eta 4-) eta haurren zortzikoan. Nesketan, helduen laukoak, gazteen bateko ontziak, haurren bikoak eta beteranoen bateko ontziak lortu zuten garaipena. Bestela, 11 bigarren postu eta hirugarren bat lortu zituen larunbatean HAEk.
Emaitza horiekin, Hondarribia alde onena da sailkapenean adin guztiak kontuan izanik, baina nagusien mailan Irungo Santiagotarrak aurretik da, tarte handiz.
Hainbat probetan Hondarribiarrak soilik lehiatu ziren, beste proba batzuetan beste elkarte batzuetako kirolariak aurkari gabe aritu ziren bezala. Urtetik urtera gehiago dira Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligan sartzen diren probak, talde indartsuek modalitate hau haurretatik sustatzen ari direlako, batez ere Hondarribiak, Oriok eta Irungo Santiagotarrak elkarteak.