Plaiaundiko Ekoetxeko erakusketa berritu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Eskualdeko Garapeneko Fondo Europarraren laguntzarekin (POCTEFA) eta Txinbadia proiektu barruan, Txingudi-ko paduren interpretazio zentroaren -Txingudi Ekoetxea- erakusketa iraunkorra berritu du. Jaurlaritzatik adierazi dutenez, “zentroaren irudia gaurkoratu eta espazioaren irudi baterakoagoa ematen du” erakusketa berriak..
Erakusketa berria, Txingudiko paduren gaur egungo egoerari moldatuta dago eta bertan, erakusketa-taula bitartez: hegaztien migrazioa, badiako historia, Txingudi lau urtaroetan, hegaztien ezaugarriak eta Txinbadia proiektua azaltzen da. Zentroak ere harrera eta informazioa gunea, dokumentazio gunea, hornitutako bi behatoki, ikus-entzunezko gela, badiaren maketa, paduraren diaporama, animalien arrastoak eta hondarrak eta haur txokoa hartzen du, bertan bisitari gazteenak natura eta hegaztien mundura gerturatzeko aukera dute jolas desberdinen bitartez.