
Enrike Landin eta Piher Elizondo euren prestatzaile Santos eta Bizkairekin
Joan den larunbatean Piher Elizondo eta Enrike Landinen arteko apustua jokatu zuten, ikusmira handiarekin. Landinek irabazi zuen segundo gutxirengatik: 49 minutu eta 36 segundo egin zituen garaileak eta 25 segundora iritsi zen Elizondo Bianditzera. Azken metrotan erabaki zen garaipena.
Inork ez zuen espero biak 50 minututik jaitsiko zutenik denbora. Euren lagunek azaldu dute “batzuk beste batzuk baino kontentu bukatu bazuten ere, lagunen artean piztutako salsak merezi izan du eta aparteko ikuskizuna ikusi ahal izan genuen. Biak dira garaile”.
Irabazlearen taldeari bi arkume ordaindu beharko dizkio galtzaileen taldeak. Beste apusturen bat sortzea ere ez dute baztertzen, gainera.