Lasterketako irabazleak. Eneritz Arbelaitz behean, eskuinetik hasita lehena. (Argazkia: Agurtzane Altuna/Irutxuloko Hitza)
Joan den larunbatean I. Libre Lasterketa izan zen Donostian. Emakumeetan bigarren postua Eneritz Arbelaitz oiartzuarrak eskuratu zuen, 0:24:54 denborarekin. Parte hartzaileek sei kilometroko proba egin behar izan zuten. Lasterketa epaiketen gastuei aurre egiteko ekimena izan zen; 300 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten.