Akaziak aldatuta, amaitu da Gabarrari kaleko obra
Gabarrari kalean 50 zuhaitz aldatu ditu udalak, udaberrian eta udan kale hori berriro hiritartzeko egindako lanak osatze aldera. Akaziak aldatu zituzte, hazkuntza mugatuko zuhaitzak.
Guztira 1,1 milioi euroko lanak egin dituzte. Lur azpiko hoditeria berritu, elektrizitateko kablean lur azpitik pasatu, zolu berria jarri, lehengo argiteria kontsumo baxuko argiekin ordezkatu eta, amaitzeko, zuhaitzak aldatu dituzte.
Kontuan izan behar da, gainera, aireportu inguruan dagoela Gabarrari kalea, hau da, azken hilabeteetan eraiki diren bidegorri zatiekin lotura duela kale horrek. Denbora txikian aldaketa handia izan du kale horrek, obrak hasi aurretik oso egoera kaxkarrean baitzegoen.
Gabarrari kalea, udaberriko obra hasi aurreko egoera