Gaur goizean banatu dituzte Oiartzungo Udaleko Areto Nagusian prosa eta poesia lehiaketaren hogeita seigarren aldiaren sariak. Euskara sailak antolatutako lehiaketan 20 sari banatu dira guztira eta parte hartu duten herriko haur eta gazteetako batzuk euren lanak ikusleekin partekatzeko aukera izan dute.
Egoera ekonomikoak izan duela aurten eraginik azaldu dute udal ordezkariek. Horren ondorioz, aurten ez du euskara sailak libururik argitaratuko irabazleen lanekin, “hala ere herriko literaturaren etorkizuna bermatzen duten haur eta gaztetxo hauen lan sarituak interneten zintzilikatuko ditugu nahi duenak irakurtzeko aukera izan dezan”, gaineratu dute.
SARIDUNAK
PROSA
1. saila: Haitz Aranburu eta Maialen Leiza.
2. saila: Xabat Olaiz eta Janire Jacome.
3. saila: Maren Elizetxea eta June Imaz.
4. saila: Unai Garayar eta Haitz Iriondo.
5. saila: Jokin Irastortza eta Paul San Sebastian.
6. saila: Haizea Saez de Eguilaz eta Ilargi Aristondo.
POESIA
3. saila: Izaro Telletxea eta Katixa Oiartzabal.
4. saila: Beñat Retegi eta Izar Susperregi.
5. saila: Jokin Irastortza eta Ane Lizarraga.
6. saila: Karen Muñoz eta Haizea Saez de Eguilaz.