Irandatzeko igerilekua
Herriko Etxeak Hendaiako Irandatzeko igerilekuaren erabiltzaileak ohartarazi ditu hilaren 16tik 19ra (biak barne) itxita egongo dela kirol azpiegitura berritze lanak egingo dituztelako bitarte horretan. Lanen ondoren, bestalde, urteroko atsedenaldia hartuko dute bertako langileek abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte, beraz, bitarte horretan ere itxita egongo da igerilekua.