Formazioa jasotzen ari dira Errenteriako udaltzainak, "herritarren premiei erantzun hobea emateko"
Errenteriako Udalak jakinarazi du herriko udaltzainak formazioa jasotzen ari direla, “herritarren premiei erantzun hobea emateko”. Horrela, hainbat gaitasun, jakintza, jarrera eta trebetasun garatzen ari dira, egunerokoan aplikatzeko eta “gizarte errealitate berrien aurrean”, udalaren arabera, nola jokatu jakiteko. Urrian hasi ziren formazio jarduerekin, eta praktika eta teknika saioak egiten dituzte.
Horrela, herritarrekin agenteek “enpatia edo entzuten jakitea” da saioetan lantzen ari direna batik bat, eta gatazkak sortzen diren egoeratan jakintza hori erabili, “udaltzainak direlako herritarrengandik hurbilen daudenak”.