Kristau Eskolak lan gatazka konpontzeko egindako proposamena “xantaia” dela erantzun du ELA sindikatuak. Haren ustez, langileek auzitegian lortutakoari “uko egitea” nahi du patronalak, negoziatzearen truke. ELAk berretsi du zorra “malgutasunez” kudeatzeko prest dagoela, baina nabarmendu du lan ituna ezarri behar dela berriro, eta mozketarik ez egin.
Kristau Eskolako ikastetxeak Oarso Bidasoan
- Errenteria-Orereta: Sagrado Corazon Telleri eta San Jose (Hijas de la Cruz).
- Hondarribia: Ama Guadalupekoa eta San Jose (Gurutzearen alabak).
- Irun: El Pilar, Irungo La Salle, San Vicente de Paul eta Santa Teresa de Jesus.
- Pasaia: Madre Pilar Izquierdo.