Eguzkiak ere bat egin du Txerri Egunarekin
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta hamarnaka oiartzuarrek egin dute bat Txerri Egunarekin. madalensoro kanpoaldean zein barrualdean zeuden postuak eta bertaratu direnek txistorra jateaz gain hamaika postu eta beste hainbeste produktu ikusi eta erosteko aukera izan dute. Xaboia, egur taila, barazkiak, arropa, eztia, gozogintza produktoak… Giro paregabean joan da goizeko hamarretan hasi eta 13:30ean itxi duten azoka. Arratsalde partean, 19:00etan hasita Elektropatxaranga taldeak lagunduta poteoa izango da Oiartzungo Ernaik antolatuta. Plazatik abiatuko da poteoa. Plazan bertan garagardoa eta pintxoa jateko aukera ere izango da euro baten truke.