Antxon ere txistorra da nagusi gaur
San Tomas azokak hartu du gaur Antxo eta hamarnake herritarrek egin dute bat jaiarekin. Goizetik 40 postuz gozatzeko aukera izan dute eta taloa eta txistorra ez dira falta izan. Babarru jatea egiten ari dira orain Azokan. Arratsaldean berriz, Jai Batzordearen eskutik txokolate jatea izango da 19:00etan eta 21:00etan berriz errioxar erara prestatutako pataten dastaketa.
Donibanera bihar helduko da baserritarren festa handia. Santiago plazan postuak, musika eta konpota lehiaketarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.