Lau kirol taldek lortu dute Berdintasun Kontseiluaren espontsorizazioa
Ereintza eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, EAT Errenteriako Atletismo Taldea eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea. Lau dira aurten Berdintasun Kontseiluaren espontsorizazioa lortu duten emakumeen kirol taldeak. Orain arte, hiru izan ohi dira espontsorizatutako taldeak. Aurten lau izatearen arrazoia “berdinketa” izan dela jakinarazi du Berdintasun Kontseiluak.
Sei izan dira aurkeztutako taldeak (lau talde horiez gain, Saski Oiarso eta Rentoks), baina horietatik oinarri batzuk kontuan hartuta, puntuazio altuena lortu dituztenak lortu dute espontsorizazioa. Hala nola, emakumeen presentzia klubaren mailan, taldea zenbat emakumek osatzen duten, zein kategorian jokatzen duten eta lurralde eremua.
Espontsorizazioaz gain, diru laguntza ere jasoko dute lau talde horiek, eta horretarako, bakoitzaren gastu maila hartu da kontuan. Ereintzak 2.ooo euro jasoko ditu, Hibaikak 1.366, EATek 1.659 eta Oarsoaldea Igeriketak 975.
Helburuak
Errenteriako Berdintasun Plnaka kirolaren eremurako jasotzen dituen helburuekin, eta “bereziki eragin nahi du antolatutako kirolean emakumeen presentzia eta parte hartzea areagotzeko eta emakumeek egindako kirolaren berri eman eta ikusarazteko helburuekin”.
Utzi du aurreko denboraldietan arrastoa espontsorizazioak. Iaz espontsorizatutako taldeei dagokionez, Hibaikak, espontsorizazioa trainerilla bat erosteko erabili zuela jakinarazi du Berdintasun Kontseiluak, eta bere markak hobetu dituela. Bestalde, Rentoksek, beste modu batera antolatzerik izango ez zuen txapelketa bat antolatu duela aipatu du: Berdintasun Kontseilua Txapelketa. Azkenik, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak ekipamendua hobetu eta lehiaketetara joateko bidaien zati bat ordaintzeko erabili du espontsorizazioa, kontseiluaren arabera.