Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

‘Gabo’-k idatzi ezin izan zuen liburua

Nire arrebak eman zidan arrastoa, nik ez nekin ezer, baina Operación ogro liburua, euskal gatazkak inoiz eman duen kazetaritza lanik inportanteena dudarik gabe, Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarrak (Nobel saria irabazitakoak) idatzi nahi izan zuen liburua izan zen. LANDER GARRO

admin
Bidasoa
2013/12/13
Nire arrebak eman zidan arrastoa, nik ez nekin ezer, baina Operación ogro liburua, euskal gatazkak inoiz eman duen kazetaritza lanik inportanteena dudarik gabe, Gabriel Garcia Marquez Gabo idazle kolonbiarrak (Nobel saria irabazitakoak) idatzi nahi izan zuen liburua izan zen. Istorioa Ramon Chao kazetari eta nobelagileak kontatu du. Garcia Marquezen asmoa, Carrero Blanco almirantearen kontrako ekintzaren ezagutza izan orduko, ekintzaileak elkarrizketatu eta liburua osatzea izan zen. Parisen Chao-rekin harremanetan jarri zen, eta ETAkideak Venezuelan elkarrizketatzeko nahia azaldu zion: “Hiru astez elkarrizketatuko ditut, haiek ekintzaren nondik norakoak minutuz minutu konta diezadaten; ideia sortu zen unetik bertatik, baten batek botoiari sakatu zion arterainokoa”, esan omen zion. Horretarako behar zuen gauza bakarra ETArekin harrematetan jartzea zen. André Aubri apaizarekin harremanetan jarri zen Chao, eta hark eman zion erakundearekin mintzatzeko bidea. Hainbat aste eman zituen idazleak zain, eta, Chaok berak kontatzen duenez, aste haietan era guztietako mehatxuak jasan behar izan zituen, poliziak, ordurako, asmoaren berri zeukalako. Parisen bertan lortu zuen ostera Garcia Marquezek ekintzaileekin hitz egitea, eta hantxe azaldu zien bere asmoa. Hauek, arretaz entzun zituzten idazlearen hitzak, eta, amaituta, esan zioten: “Liburua idatzita dago, Gabriel, lasai horregatik; baina aurkez iezaguzu editoreren bat”. Chaorengana jo zuen Gabo-k berehala, eta honek, Jean Lacouturerekin harremanetan jarri zuen, Le Seuil argitaletxekoa. Eta horrelaxe eman zuten liburua argitara, Frantzian eta Espainian bietan ia aldi berean, Garcia Marquez eta haien lagunen “laguntzari” esker. Ez dut istorioa hala gertatu ote zen egiaztatzerik izan, baina, istorio bezala, ez iezadazue esan ia liburuaren beraren misterioaren mailan ez dagoenik. Lander Garro. Kazetari eta idazlea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.