Aulki mugikorreko Gipuzkoako Liga hasiko da bihar, Bidasoan
Aulki Mugikorreko XIII. Gipuzkoako Ligari hasiera emango zaio bihar, larunbata, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako Bidasoko Jaitsierarekin. 12:30ean hasiko da proba eta bi irteera puntu izango dira. Haurrak eta kadeteak Pausu eta Behobia arteko zubitik irtengo dira; gazteak eta nagusiak, aldiz, ibaian gorago izango dute irteera, autopistako zubi azpian. Denek aireportu pista amaitzen den gunerainoko bidea egin beharko dute.
Orotara, 90 arraunlarik jantziko dute HAEren elastiko berdea, 27 ontziko ordezkaritza potoloa. HAEko aulki mugikoreko atalaren gaitasunaren adibide bezala datu bat, mutilen haur, kadete, gazte eta nagusietan, lau mailetan aterako dutela zortzikoa. Emaitza dena dela, datu hori nabarmentzekoa da.