Arramendiko udal baratzen zozketa egingo dute asteartean, hilaren 17an, udaletxeko pleno aretoan. 09:00etan hasiko dira zozketa egiten eta bertan egon nahi duenak aukera izango du. 373 pertsona daude zerrendetan (
errenteria.net webgunean ikus daiteke) eta horien artean banatuko dira Arramendiko 70 lur zatiak. Itxaron zerrenda ere osatuko dute asteartean. Bi zerrendak —hautatuen zerrenda eta ixaron-zerrenda— udaletxeko iragarki taulan eta udal webgunean jarriko dira, kontsultatzeko.
Arramendiko udal baratzen esleipena bost urterako izango da. Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean abiatutako egitasmoa da. Zozketan esleituak gertatzen direnek Erabiltzaileen Elkartea osatu beharko dute eta formakuntza ikastaroa jasoko dute.